XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Akademiarik ezagutzeko ditxarik izan ez zuen José María Llopis sarjentoari korapilatzen hasi zitzaion mingaina, San Martín de Tours-eko patroia zela, eso ya lo sé, desprezioz tenienteak, kofradiako bokala ere bazela eta etxe majo bat eraiki berria zuela kanposantutik gora, itsasora begira, ¿con qué dinero?, sarjentoak ez zuela haren arrastorik, partila onak ere egiten bazekiela San Martin de Tours-ek, etxe oneko semea, su padre fue alcalde el 50, fiel al Régimen, keinu energikoa tenienteak ez zitzaizkiola batere interesatzen eta detaile haiek gorde zitzala aginduz.

Sarjentoa isilik eta tenienteak tonua leunduz: Por favor...

Eztul urduria egin eta mingaina pasa zuen ezpainetatik, lehorpetik libratu nahirik bailebil.

-¿Sucede algo? Mikatz samarra zegoela bixigua, ez dela behin ere astelehenetako bixiguaz fidatu behar izaten, asteburuan sobratutakoak izaten direla, baina tenienteak sutan zituen begiak.

Bixiguarekikoak baztertu eta trabuka hasi zitzaion tenienteari: herrian sartzen zen kontrabando nagusiena kontrolatzen omen zuela Manuelek baina herriko Goardia Zibilek ahalegin guztiak eginak zituzten arren, ez ziotela inoiz proba haundirik aurkitu.

Behin bakarrik detenitu omen zuten, (...).